Zurekin
Euskal Herriko arropa marka bat gara. Moda eta kirol arropa teknikoa Iruñeko gure estudioan diseinatzen ditugu, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian ekoizten ditugu, klubak janzten ditugu eta kultura eta sormena bultzatzen duten tokiko proiektuekin elkarlanean aritzen gara.
Euskal Herrian ekoiztua eta diseinatua
Gure ibilbidea
Ideia jaiotzen da
2023ko udan ideia bati forma ematen hasi ginen: Euskal Herriko marka bat, arropa eta ikus-entzunezkoa erabiliz hemengo kultura eta sormena bultzatzen duten pertsonak eta proiektuak lagunduko zituena. Hiru ideiak gidatzen gintuzten orduan, eta gaur ere bai: lagundu, konektatu eta sortu.
Lehen jantziak, New Yorken grabatutako kanpainarekin
Zurekin 2024ko urtarrilean jaio zen. Otsailean iritsi ziren lehen jantziak, mahuka luzeko kamiseta bat eta jertse bat, eta New Yorken grabatutako kanpaina batekin aurkeztu genituen: urrutira joan, nondik gatozen kontatzeko. Sustraiak abiapuntua dira, ez muga.
Hiru gara
- Asier García
- Mikel Asiron
- Alejandro Asiron
Proiektu hau ez litzateke posible izango Zurekinen arrasto handia utzi duten beste pertsona batzuk gabe: Aitor Elorza, Ion Urrosolo eta Aner Sanz.
Gure estudioa Iruñean
Nazario Karrikiri kalea 13, behea31014 Iruña
Bisitak eta eskaerak jasotzea, aurretiko hitzorduarekin.
Nola iritsi →